SEP. 08 2024 Gaur X urte Urtea bete da Marrakex-Safiko lurrikara latza gertatu zenetik 2023ko irailaren 8an, gaueko 23.11etan, Marrakexetik 70 kilometro hegoaldera, Al Hauz probintzian, Afrikako eremu horretan azken hamarkadetan izan den lurrikararik latzena izan zen. 2.901 pertsona hil eta beste horrenbeste zauritu zituen. Lurrikadak kalte handiak eragin zituen. (WIKIMEDIA COMMONS) Amaia Ereñaga Duela urtebete, Ritcher eskalan 6,9ko indarreko lurrikara izan zen, Atlas mendi inguruan. Marrakex eta Agadir artean izan zuen epizentroa eta txikizio handia eragin zuen: 2.901 pertsona hil eta beste horrenbeste zauritu zituen. Sismoak Marrakechetik 71,8 km hego-mendebaldera izan zuen epizentroa, Marokoko Ighil hiritik gertu, Atlas mendikatean. Gainera, epizentrotik gertu dauden eraikin eta monumentu historikoetan kalte katastrofikoak gertatu ziren. Lurrikara Espainiako hegoaldean, Portugalen eta Argeliako mendebaldean ere nabaritu zen. Andaluziako 112 larrialdi zerbitzuak dozenaka dei jaso zituen Huelvan, Sevillan, Malagan eta Jaenen nabaritu zen lurrikaragatik.Barne Ministerioak zehaztu zuen hildako gehienak Al Haouz probintzian hil zirela (Marrakex hegoaldean eta erdigunetik gertu), baina lurrikarak Maroko osoa astindu zuen. Hildakoak eta zaurituak izan ziren ere Taroudanten, Chichaouan, Ouarzazaten, Marrakexen,Azilalen, Agadirren, Casablancan, Tinguirren eta Al Youssufian. Dardara bertako 23.10 aldera nabaritu zen Marrakexetik Rabat hiribururaino. Izan ere, lurrikararen erdigunea Marrakex eta Agadir artean egon omen zen, kalte handienak izan ziren lekuan. Hespressi egindako adierazpenetan, Marokoko Geofisika Institutu Nazionaleko buruak azaldu zuen ehunka lurrikara errepikapen izan zirela, baina gehienak ez zirela nabaritu ere egin.