OCT. 16 2024 Gaur X urte Anjeles Iztueta matematikari eta politikariak 70 urte bete ditu gaur Gaur bezalako egun batez, duela 70 urte jaio zen Anjeles Iztueta tolosarra. Valladoliden matematikan lizentziatu eta Euskal Herrira itzulitakoan estatistikaren arloan zein politikagintzan ibilbide luzea egindako emakumea da. Ezkerretik hasita bigarrena, euskal Unibertsitatearen erronkez hausnartzeko solasaldi batean, 2023an. (Jon Urbe | FOKU) GAUR8 70 urte betetzen ditu gaur Anjeles Iztueta euskal politikariak (Tolosa, 1954). Eusko Alkartasuna alderdiko kidea, Matematika ikasi zuen Valladolideko Unibertsitatean eta 2001-2005 urteetan Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua izan zen. Matematika Euskal Herritik kanpo ikasi bazuen ere, itzultzerakoan lan handia egin zuen ikasitako euskaraz landu eta zabaltzeko, estatistiken arloan sakondu zuen, eta UEUko matematika saileko kide aitzindaria izan zen. Eustaten egin zuen lan, metodologia arduraduna izan zen. EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere izan da hainbat urtetan. Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da (2014-2023), Eusko Ikaskuntzan Arabako lehendakariordea (2016-2023), eta 2021az geroztik Udako Euskal Unibertsitateko Talde Eragileko kidea da.Ibarretxeren lehendakaritzan, 1999-2001 tartean Justizia, Lan eta Giizarte Segurantza Saileko lehenengo sailburuordea izan zen, eta hurrengo legegintzaldian, 2001etik 2005era bitarte Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu. Unibertsitate Sistemaren Legea, Euskal curriculuma eta Haur-eskola Partzuergoen dekretua onartu ziren bera Sailburu zelarik, besteren artean. Emakunden ere lan egin zuen epealdi batean, eta Gaindegiako batzorde zientifikoaren koordintzailea izan da.