NOV. 05 2024 Azaroaren 16an hartuko du Lasarte-Oriak XXI. Nazioarteko Akordeoi Jaialdia Azaroaren 16an Nazioarteko Akordeoi Jaialdiaren edizio berri bat hartuko du Lasarte-Oriak, Manuel Lekuona kultur etxean, 19.00etatik aurrera. Sarrerak online daude salgai, nazioarteko eszenaren bi akordeolari handien emanaldiarekin gozatzeko: Samuel Telari ea Ludovic Beier. Irudian, Ludovic Beier akordeoilaria. (Zero Sette Akordeoi Elkartea) GAUR8 Lasarte-Oriako Udalak Zero Sette Akordeoi Elkartearen laguntzarekin antolatuta, XXI. Nazioarteko Akordeoi Jaialdia ospatuko dute Gipuzkoako udalerrian azaroaren 16an. Samuele Telari eta Ludovic Beier akordeoilariak dira edizio honetako gonbidatuak. Manuel Lekuona kultur etxean izango da emanaldia, 19.00etatik aurrera, eta sarrerak online eros daitezke jada, Zero-Sette Akordeoi Elkartearen webgunean. «Bakarlaria, ganbera-instrumentista eta irakaslea, Wigmore Halleko, Amsterdamgo Concertgebouweko eta Berlingo Konzerthauseko errezitaldiak» daude Samuele Telari akordeoilariaren azken konpromisoen artean. Gogoratu dutenez, nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte Telarik, eta dituen sarien artean 2018ko Arrasate-Hiria Lehiaketan lortutako lehen postua dago. Jazz arloan kokatuta, erregistro bakarrera mugatu beharrean, «musikagilearen dimentsioa» ere baduela azpimarratu dute Lasarte-Oriako jaialdiaren antolatzaileek hitzorduak izango duen bigarren gonbidatuaren inguruan: Ludovic Beier. Esperientzia eta trukaketetan ibilbide oparoa duen Beierrek, Melody Gardot diva estatubatuarraren arreta bereganatu duela azpimarratu du Zero Sette Akordeoi Elkarteak.