DEC. 21 2024 Gaur X urte Andres Urrutia euskaltzainburuak 70 urte bete ditu gaur 70 urte betetzen ditu gaur Andres Urrutia euskaltzainburuak. Bere arabera, asko aurreratu da esparru batzuetan, baina beste hainbat oraindik nahi baino mantsoago doaz. Esparru berriak irabaztea eta «kaleko hizkuntza» izatea dira bere kezka nagusiak. Andres Urrutia, Euskara Ibiltaria erakusketan. (Endika Portillo | FOKU) GAUR8 Andres Urrutia Badiola 2005etik Euskaltzaindiako burua da. Gaur bezalako egun batez jaio zen duela 70 urte Durangon. Batxilergoko ikasketak Indautxuko Jesuitetan egin zituen, eta Deustuko Unibertsitatean burutu zituen Zuzenbide ikasketak ondoren. 1976an lizentziatu zen abokatu-ekonomista sailean. 1981etik 1994era arte Ondarroako notarioa izan zen, 1984tik 1988ra Euskararen Aholku Batzordeko kidea izan zen. ‘Euskara legebidean’, ‘Euskara, zuzenbidearen hizkera’ eta ‘Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskara: 1833-1877’ lanak argitaratu ditu besteak beste eta Labayru ikastegiko kolaboratzaile ere bada. Bestalde, hainbat itzulpen ere egin ditu, ‘Hareazko erlojua’, ‘Tolkienen Silmarillion’ edota ‘ostatua’. Bi narrazio liburu ere plazaratu ditu ‘Orrialdeak’ eta ‘Berbondo’.2014ean Eferi eskainitako elkarrizketa batean bere urtetako ibilbidearen errepasoa egin zuen, eta zapore «gazi-gozoa» zuela aitortu zuen. «Esparru batzuetan asko aurreratu da, hezkuntzan eta komunikabideetan, esaterako, eta beste batzuetan badirudi ez dela hain ondo joan. Asko dago egiteko administrazioaren esparruan, arlo sozioekonomikoan», azaldu zuen. 2021eko abenduan, berriz, Hamaika Telebistak elkarrizketatu zuen. Azaldu zuenez, euskara «esparru berriak irabazten ari da baina bultzada bat behar du». Arreta berezia jarri behar da, bere ustez, belaunaldi berrietan. Izan ere, euskararen transmisioan etena gertatzen ari dela nabarmendu dute ikerketa desberdinek azkenaldian. Ildo honetan, euskarazko kulturak «erabateko eragina» duela gehitu zuen. Euskarak egun duen erronka, dio, «kaleko hizkuntza» izatea da, akademiak jarritako oinarriekin baina erabilera naturala izango duena.