GAUR8
«BLACK FRIDAY»

Etengabe luzatzen diren beherapenak, ingurumena kaltetzen duten ohiturak

Ikerketa desberdinen arabera, «Black Friday» eta kontsumismora deitzen duten antzeko kanpainek arrakasta izaten jarraitzen dute, batez ere internet bidezko erosketetan. Ekinaldi garrantzitsuak dira marka, denda eta saltokientzat, baina gehiegizko kontsumo horrek sortzen duen eragin ekologikoa nabarmena da.

Gero eta gehiago dira, eskaintza bereziek erakarrita, Gabonetako erosketak azarora aurreratzea erabakitzen duten pertsonak.
Gero eta gehiago dira, eskaintza bereziek erakarrita, Gabonetako erosketak azarora aurreratzea erabakitzen duten pertsonak. (GETTY IMAGES)

Atzo izan zen ”Black Friday” eguna, hainbat denda eta saltokik eskaintza bereziak egiteko erabiltzen duten eguna, baina badirudi azkenaldian egunak baino hilabeteak irauten dituela kanpaina horrek. Marka eta enpresa askok aurreratzen dituzte deskontuak “ostiral beltzetik” urrira edo irailera.

Alde batetik, beherapen garaia denboran luzatzeak interes galera bat ekarri dezake, aprobetxatu beharreko aukeraren sentsazioa galtzea. Baina datuen arabera, “Black Friday” eta antzeko egunetan -”Cyber Monday” (11/27) eta “Ezkongabearen Eguna” (11/11) ere data hauetan pilatzen dira- kontsumoak gora egiten du.

Deloittek egindako azken Gabonetako Kontsumoaren Azterketaren arabera, egun horietan Gabonetako erosketen %17 inguru aurreratzen dira Estatu espainiarrean, nahiz eta abenduak jarraitzen duen erosketetarako hilabeterik gogokoena izaten (%49). Urtarrilak, aldiz, hauspoa galdu du, eta erosketak atzeratzen dituzten kontsumitzaileen kopuruak behera egin du (%19).

Abdennur Prado Kataluniako Batzorde Islamikoko kidea eta kongresuko antolatzailea da. «Hirugarrenez antolatu dugu aurten kongresua, eta helburu nagusia feminismo islamikoa ezagutzera ematea da. Emakumezko eta gizonezko musulmanek generoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana ezagutzera ematea», agertu du Pradok.

Beste ikerketa bat aipatzearren, CupoNation-ek “Black Friday”-rako egindako III. Emaitzen eta aurreikuspenen txostenaren arabera, merkataritza elektronikoaren salmentak %10,11 handituko dira iazkoarekin alderatuta, hau da, 1.710 milioi euro. Amazon bezalako erraldoiek duela hiru urteko “Black Friday” egunean segundoko 10 produktu baino gehiago saldu zituzten, eta espainiar Estatuan, iazko edizioan, batez besteko gastua 149,24 eurokoa izan zen internet bidezko erosketetan, 2021ean baino %45 gehiago.

Eta ingurumena zer?

Marken eta denden ikuspegitik, gehiago saltzetik haratago, salmentak denboran barreiatzearen garrantzia nabarmentzen dute, egun jakin horietan edo Gabonetan pilaketa masiboak saihestuz. Salmentak aldi zabalago batean banatzeak murriztu egiten du eskaera-bolumen handiak prozesatzearen presioa.

Hala ere, kontsumoa handitzen den heinean, horrek ingurumenean duen eragina ere kezkagarria da. «Neurrigabeko kontsumoa sustatzen duen kanpaina orok eragin handia du ingurumenean», dio Eduard Josep Alvarez Palauk, Universitat Oberta de Catalunyako (UOC) irakasleak. «Kontsumismoak kalte egiten dio ingurumenari, baliabide naturalak edo lehengaiak produktu elaboratu bihurtzea dakarrelako. Gainera, “Black Friday” bezalako egunetan, produktu horien banaketa-sistemak presio handia jasaten du, eta horrek inpaktuak eragiten ditu».

Neus Soler Labajos UOCeko Ekonomia eta Enpresa irakasleak ere internet bidezko erosketen eragin ekologikoa azpimarratzen du, erosleen joan-etorriak saihestu arren, paketeen mundu mailako banaketak areagotzen direlako.