GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

Gainean duten herriaren taupada


Beste egun batez Poliziak esnatu du Euskal Herria. Artean Bilboko elkartasun ajea pasatu gabe zegoela, «abran, la Guardia Civil». Arnasa eutsita joan dira orduak, egunak eta gauak. Eta oraindik ez gara konturatu egun batzuk pasatu ditugula arnasa hartu gabe. Atera direnak besarkatuz, barrura sartu dituztenak besoekin estutzeko behar larriz, beste kolpe bat, beste ubeldu bat belaunetan. Baina ez gara belaunetako ubelei begira geratzekoak. Altxatu eta parera begiratzekoak gara, hurrena nora iritsi behar dugun kalkulatzeko. Poliziak gehiago dira goitik behera begiratzekoak. Horregatik gustatzen zaie paretik ari zaiena makurraraztea. Zenbat polizia hemen inguruan, eta polizia adina polizia itzal. Noizbait gai izango balira gora begiratu eta gainean duten herriaren taupada sumatzeko eta ulertzeko...