GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

Nabi Saleh herria mapan ipini duten emakumeen ausardia


Ramalatik gertu dago Nabi Saleh 550 biztanleko herrixka. Inguruan eraiki zituzten kolonia juduek Ein al Qaws iturriko urik gabe utzi zituzten herritarrak eta indarkeria ezean oinarritutako erresistentziaren bidea hartu zuten 2009ko abenduan, Bil’in herrikoek (Euskal Herriko brigadistek behin baino gehiagotan bisitatutako lekua) egiten duten moduan. Ostiralero egiten dituzte mobilizazioak, meskitan otoitz egin ondoren, baina normalean beraiek baino ez dute izaten egindakoaren berri. Azkenean Israelgo Armadako soldadu baten baldarkeriak eraman ditu hedabideetara Nabi Salehkoak: besoa hautsita zuen Mohamed Tamimi atxilotzea erabaki zuen militarrak protestetako batean, baina Nariman amak, Ahed arrebak, Nawal izebak eta Basem aitak soldadua eta umea inguratu eta azkenean lortu zuten haurra etxera eramatea. Irudi hunkigarriak eskaintzen ditu Bilal Tamimi kazetariaren bideoak. Indartsuenak ez du beti nahi duena lortzen. Eskerrak!