NOV. 07 2015 IKUSMIRA Murumuru haziaren aberastasuna Brasilen A. Lertxundi Brasilgo oihanaren bihotzean, Alexandre Amaral da Silvak banan-banan hartzen ditu murumuru palmeraren haziak. Duela hamabost urte, Jurua ibaiaren ertzean eraikitako komunitatera iritsi zenean, ez zuen arantzaz beteriko palmera hori ezagutzen, ezta ematen dituen hazien aberastasuna ere. Hazi horiek Brasilgo Natura multinazionalak erabiltzen ditu ilea berrindartzeko saltzen dituen xaboiak eta bestelako kosmetikoak egiteko. Emaztearekin batera bildutako haziak tokiko kooperatiba bati saltzen dizkio. Gurin bihurtuta, Naturari saltzen dizkio kooperatibak. Murumuru haziekin eginiko gurin hori ilea berrindartzeko produktuen oinarrizko osagaia da. Enpresak Medio Jurua izeneko erreserban bizi diren 400 bat familiekin egiten du lan. Murumuru hazien eta bestelako hazi oleaginosoen lanketan trebatu ditu, tradizioan oinarritutako kate produktiboa bermatuz. Hazi horiei eta bertakoen lankidetzari esker merkataritza solidarioa indartu da Jurua ibaiaren ertzetako komunitateetan, bizi kalitatea hobetuz, aldi berean.