IKUSMIRA
ERRETIRATZEKO ORDUAN ABIATZEN DIRENAK
Gehienak etxera erretiratzen direnean, badira lanera abiatzen direnak. Gure portuetan ilunabarrak agintzen die arrantzaleei itsasora abiatzeko ordua. Ilunak, hotzak eta gauak gainontzekoak etxeko epelera uxatzen dituen ordua, hain juxtu. Azkena etxeratzen denak kanpotik ikusten du besteen etxeko epela. Argi hori epelak han-hemenka piztuta. Batzuk isiltasunean afaltzen; besteak iskanbilaka haurrak baineratik ezin atera; besteak xuxurlaka hizketan, dagoeneko lo dagoena ez esnatzeko; liburu bat irensten argi txikiarekin besteak... Arrantzaleek ere badute argi hori epela, zeruak pizten diena, gauero berria eta gauero desberdina. Zeruaren koloreak ez direlako Pantonean kabitzen.
herria
Nafarroako Erresumako gotorleku bat Abadiñon, 791 metroko altitudean
herria
Gezurra ari du: iruzurtien istorioekin katigatuta
erritarrak
«Ez nuen gure burua biktima bezala ikusi nahi, baizik eta borroka txikiak egin dituzten ama-alabak bezala»
erritarrak
Luis eta Enaitz Goñi; aita eta semea igeriketan lehiakide eta adiskide
herria