APR. 23 2016 IKUSMIRA HONDAKINAK BIRZIKLATZEN EZ DIRENEAN GERATZEN DEN PAISAIA Jose Angel Oria Goiko irudi ikusgarria joan den ostegunean Manila Filipinetako hiriburuan hartutakoa da: Tondo auzotik pasatzen da Estero de Vitas ibaia eta uraren gainean dauden plastiko pusken artean lanean ari da Teresita Gapayao 51 urteko emakumea. Berri agentziek jakinarazi digute hamabi urte daramatzala lan bera egiten. Asiako hego-ekialdeko Filipinak, Thailandia, Vietnam eta Indonesia ageri dira gaur egun itsasoetara plastiko gehien botatzen duten herrialdeen artean. Herri horiek eta Txina omen dira ozeanoetara iristen den plastikoaren %60aren sorburu. Hazkunde ekonomiko ikaragarriak eragin du herritarrek gero eta gehiago kontsumitzea eta, aldi berean, hondakin gehiago sortzea. Baina hondakin horien kudeaketa ez dute oraindik gaurkotu eta herritarrek baztertutako gai ugari ibaietara aurrena eta itsasora ondoren iristen dira. Filipinetako agintariek lege egokiak onartu dituzte, baina ez ditu betearazten, ekintzaileen arabera. Lana, Teresitarentzat.