GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

GIPUZKOA ZUTIK EDO ETZANDA, BAINA, BETI, PAREAN

Juan Carlos RUIZ|ARGAZKI PRESS

Batzuk Zubietarako pentsatuta duten erraustegia egiten badute, 69.000 haurren arnasa zikindu eta estutuko da. Tartean, gurea. Gure gurasoak kezkatuta daude, aitona-amonak larrituta, izeba-osabak haserre... Eta gu sekulako abentura bizitzen. Gure inguruko helduak sinistuta daude elkartuta lortuko dugula. Gauza ederra da heldu bat zerbaitekin sinistuta, tematuta, kaskagogortuta eta borrokarako prest ikustea. Gu ohituta gaude nahi dugun horren alde jarduten, aritu eta aritu, parekoak ezetz esan arren. Ozen hitz egiten duen agintari bat baino askoz tristeagoa baita isilik geratzen den herria. Hala ere, aitortuko dizuet beti ez dela erraza helduak ulertzea. Hotz pixka bat hasi orduko jertsea janzten digute guri, bestela hoztu egingo garela esanez. Erraustegia egin nahi dutenek ez ote dituzte beren inguruko haurrak mimo berdinarekin zaintzen? Ea nola segitzen duen gure abenturak. Gipuzkoa Zutik lehen eta, orain, etzanda. Baina, beti, erabaki okerrak hartzen ari direnen parean.