Izaga, Xabier
IKUSMIRA

GUTXIENIK HAMARRETIK LAUK JASANDAKO BIDEGABEKERIA

Iruñeko Udalak bere haur eskolak zabaldu ditu asteon. Zabaldu eta ia bete. Argazkiko haurraren aurpegiak lehen eguneko zirrara eta errezeloa erakusten ditu. Haren gurasoenek, berriz, poza. Zenbaki batek eman lezake hein batean poz horren nondik norakoaren berri. Iragan urtean %10ek baino ezin izan zuten matrikula euskaraz egin; aurten, berriz, ia %40k, hamarretik lauk, joan den urtean halako lauk. Iragan urtean Udalaren bi eskolak baino ez zuten euskarazko aukera; aurten, aldiz, lauk, eta eskaintza horrek eragin duen erantzunak eskaera handiagoa dela pentsarazten du, bide onaren seinale. Eskaintza horren aurka helegitea jarri zuten haurren ordezkariak –beren eskubideek besteenek baino balio handiagoa dutela uste dutenak– ez dira lau, 53 baizik, gutxi gorabehera %4, alegia. Benetako eskaerari erantzungo dion eskaintzaren zain, begien bistakoa da Iruñeko haurrek, edo gutxienik hamarretik lauk, jasandako bidegabekeria ikaragarria. Xabier Izaga Gonzalez