GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

SUA INFERNUKO ZURRUNBILOTIK IHES EGIN AHAL IZATEKO


Robert Mugabe Zimbabweko presidenteak 92 urte ditu eta 2018an egitekoak diren presidentetzarako hauteskundeetan esku hartzeko asmoa du. Azken asteotan manifestariek suzko barrikadak egin dituzte Hararen, Poliziaren erasoetatik babesteko, irudi ikusgarriak eskainiz. Baina agintariak bereari eusten dio eta epaileek baimendutako protestaldiei ere egurra ematen die, abuztuaren 26an egin zuen moduan. Herritarren haserreak aspaldiko lehorterik larriena eta gosetea ditu oinarrian, eta arazoa betikotzen ari dela diote adituek. Sindikatuen arabera %90eko langabezia tasa duen herrialdean ume txiki askok jaten du behar duena baino gutxiago, eta, ondorioz, ez dira besteak bezainbeste hazten. Gaixotasun mentalak ere garatzen dituzte. NBEko agentziek eransten dute heldutasunera iristea lortzen badute ere, oso produktibitate txikiko lanak egin beharko dituztela, gaitasun txikia izango dutelako. Pobreziaren zurrunbiloan bizitzera kondenatuta. joseangel.oria@gaur8.info