NOV. 26 2016 IKUSMIRA MARCOSEN ZERAZKO IRUDIA ETA DUTERTEREN BENETAKO IZAERA Dabid Lazkanoiturburu Azken 23 urteetan milaka filipinarrek egin diote bisita Ferdinand Marcos diktadorearen gorpuari Batac bere jaioterrian. Eta negar egin dute bere aurpegia ikustean. Ustezko aurpegia. Izan ere, bere gorpua baltsamatu zuenak egun hauetan onartu egin du bere aurpegia zerazkoa zela, ilea ileordea. Gorputza bai, benetakoa omen zen, «baina jantzita zegoenez, ez zegoen arazorik», azaldu du Franck Malabedek. Bere esanetan, Imelda Marcos alargunak behartuta egin zuen iruzur-lan hori, giltzurrun eta biriketako gaitzekin hil zen diktadorearen itxura 30 urte zituenekoa nahi zuelako. Bere gorpua Manilako Heroien Hilerrian lurperatu dutenean egin du aitortza bere baltsamatzaileak. Rodrigo Duterte presidente berriak bultzatu du diktadore zenaren hilobiratze-ohorea, kanpainan zehar markostarrek eskaini dioten laguntza handia eskertzeko. Benetan nolakoa den agerian utzi du oraingoan Dutertek. Ez da ez zerazkoa, baina bai Markos bezain beldurgarria. Dabid Lazkanoiturburu