JAN. 28 2017 IKUSMIRA TRENETIK ALEPOKO EKIALDEA SUNTSITUTA IKUSTEKO PARADA Dabid Lazkanoiturburu Aste honetan berreskuratu du Alepok hiria alde batetik bestera zeharkatzeko tren zerbitzua, egoera normaltzen ari den seinale. Hori bai, bidaiariek 2012tik iazko abendura matxinatuen esku egondako hiriaren ekialdeak Gobernuaren aldekoen erasoen ondorioz jasandako suntsiketa ikusten dute trenaren leihotik. Errusia, Turkia eta Iranek antolatuta, Damasko eta talde armatuetako ordezkariak Astana Kazakhstango hiriburuan izan dira asteon bertan. Izan dira diogu, aditzera eman denez bildu ere egin ez direlako. Gailurraren osteko komunikatua ere antolatzaileek soilik sinatu dute. Siriako hiriburutik gertu egunotan izandako bonbardaketek gerrak bere horretan jarraitzen duela erakutsi dute. Hala ere, talde matxinoen eta Al-Qaedaren arteko enfrentamenduek etorkizun hobea iragar dezakete. Alepon ez bezala, bakearen azken trena aspaldi irten ote zen Siriatik ala izango du, hemendik urte batzuetara bada ere, herrialde suntsitu honetan geltokia? Dabid LAZKANOITURBURU