Juantxo EGAÑA

Emakume aitzindariak bolantean

1923az geroztik, Lasarte nazioarteko automobil zirkuitu bihurtu zen, Europako garrantzitsuenetakoa. Zirkuituak Lasarte, Hernani, Urnieta eta Andoain zeharkatzen zituen, ia 17 kilometroko ibilbidea zuela. Sasoiko talderik garrantzitsuenak lehiatu ziren bertan: Bugatti, Delage eta Mercedes. Europako Sari Nagusia ere hartu zuen. Emakumeak ere agertu ziren automobilismoaren munduan kirol horren lehenengo urteetatik. Madame Labrousse auto lasterketa batean parte hartu zuen lehen emakumea izan zen, 1899an Paris-Spa ofizialean lehiatuta. 1901ean Camile du Gast lehenbiziko emakumezko auto-gidari profesionala bihurtu zen. Lehen aldiz autoz munduari bira eman zion lehenengo laguna Clärenore Stinnes izan zen, 1927an, bidaian bi urte eman ondoren. Aitzindariak izan ziren. 1928an bi emakumek Lasarteko Nazioarteko Sari Nagusian parte hartu zuten, Jennki eta Itierrek, Bugatti batekin. Matxura bat zela-eta, ezin izan zuten lasterketa bukatu. Ricardo Martinen irudian, gidari haietako bat kamera aurrean.