GAUR8 - mila leiho zabalik

Tolosatik candanchura, beldar-kate autoan

Kutxateka.Fotocarte Funtsa.Ricardo Martin

Candanchuko eski estazioa 1928. urtean inauguratu zen eta Francisco Tuduri tolosarra izan zen sortzaileetako bat. 1930 eta 1936 urte bitartean “Euskal Eski Txapelketak” antolatu zituen Tudurik Candanchun bertan. 1931. urtean, Donostiako Photo Carte dendako Ricardo Martin argazkilariak Tolosako Ski Club elkartearekin –Euskal Herrian sortutako lehen eski elkartea– bidaia egin zuen Aragoiko Pirinioetan barna, Tolosatik abiatuta Candanchuraino. Bidaia beldar-kate auto batean egin zuten, Ramon Irazusta enpresari tolosarraren jabetzakoa. Autoaren berezitasuna tarteko, hamahiru ordu behar izan zituzten Candanchuko estaziora iristeko. Garaian bidaia sonatua izan zen, Candanchuko estaziora iristeko bide batzuetan ezin baitziren autoak ibili.