MAY. 05 2018 IKUSMIRA HAUTS EKAITZA ETA GIZAKIEN NAHASTEA Jose Angel Oria Asteazken gauean hasi zen eta meteorologoek esan dute gaur bertan bukatuko dela ostegunerako jada ehun hildakotik gora eragin zituen hauts ekaitz izugarria. Indiako Rakhastan eta Uttar Pradesh izan dira bi estatu kaltetuenak: haizearen abiadurak, 130 kilometro ordukoa, urakanak ekartzen zituen gogora eta makina bat lekutako zuhaitz, zutoin eta etxe askok ezin izan zioten eutsi neurri horretako indarrari. Herritar askori gainera erori zitzaien etxea, lotan zeudela. Zuhaitz handiak ere bota zituen ekaitzak. Hautsa nagusitu zen toki askotan eta autoen argiak baino ez ziren ikusten autobideetan. Ohikoa omen da Indian tankerako ekaitzak izatea, baina marka guztiak hautsi ditu oraingo honen suntsiketa mailak. «Jende guztia beldurtuta zegoen, eta, zuhaitzak eta etxeak hegan atera zirela ikustean, babes bila hasi ziren herritarrak. Amesgaiztoa izan zen», esplikatu du Shivam Lohia Rakhastango Alwar herriko hotel baten jabeak. joseangel.oria@gaur8.info