MAY. 12 2018 IKUSMIRA HIRI SANTUTIK HIRI SANTURA MARRA GORRI GUZTIEN GAINETIK Jose Angel Oria Jerusalem hirian hasi zen eta Erroman amaituko da aurtengo Giroa. Historian lehen aldiz lasterketak Europa utzi zuen zaletuok gogoan ditugun etaparik aspergarrienak egiteko: bigarrena autobide zabal batean egin zuten; eta hirugarrena, Israelgo hegoaldeko puntara basamortuan zehar doan errepide batetik barrena. Eta lehenengo etapa Jerusalemen egin zuten, egunotan lehen aldiz beste herrialdeetako enbaxadak hartzen ari den hiria. Izan ere, estatu gehienek Tel Aviven dute ordezkaritza ofiziala, nazioarteak ez baitzuen onartzen gatazkaren erdian dagoen hiriburua alde batek, Israel okupatzaileak, bereganatzea. Baina Trump presidenteak marra gorri hori ere zeharkatzea erabaki zuen eta berak urratsa egin bezain pronto, beste batzuek gauza bera egin dute. Eskerrak argazkian ageri diren herritarrek gauzak nola dauden laburtu duten pankartan, Sizilian. joseangel.oria@gaur8.info