SEP. 29 2018 IKUSMIRA LEHENGOAN IKUSI NUEN ADISKIDE HORI Izaga, Xabier Duela bi urte Donostian ikusi nuen, pasieran. Gertu samar nengoenez, «Aupa, Ramon!» esatera nindoan, noizik behin ikusi eta agurtu gabe utzi nahi ez duzun lagun hori bezala. Berehala konturatu nintzen, ordea: «Baina... nora hoa, ez baituk ezagutzen, ze pentsatuko dik!». Beste aktore eta pertsona famatu asko ikusi izan ditut kalean, baina normalean ez zait adiskide bat bezala agurtzeko gogo hori egiten. Ez dakit euskal aktorerik onena den, eta bost axola dit; berari ere bai, nonbait. Irudian hunkituta ageri da. Ez dakit aktorerik onena den, baina aktore ona da, bere paperean sartzen eta pertsonaia saltzen dakiena, aurpegi hunkitua erakusten ohitua. Baina ez dut uste Zinemira saria jasotakoan agertutako hori antzezpena denik. Uste dut badakiela jende askok bere poza partekatu nahi zuela, eta berak ere jende horrekin partekatu nahi zuela. Noiznahi kalean topatzen duen laguna bezala ikusten duen jendearekin. Baina ez izarren distira ez duelako, baizik eta izarren distira ortzian eta berea antzezpenean uzten dakielako. Xabier Izaga Gonzalez