SINISTUA IZATEA, SENDATZEN HASTEA
Leioako Opus Deiko Gaztelueta eskolako zuzendaria, Imanol Gaiarrola, haserre omen dago. Bertako irakasle bati 11 urteko kartzela zigorra ezarri berri diote, ikasle bati sexu erasoa egiteagatik. Eskolak eta eskolako zuzendariak ez dute gazteak kontatutakoa sinisten. Gezurretan ari omen da. Hor, Gazteluetan, ezinezkoa omen da horrelako abusurik gertatzea.
Gazteluetakoei bost epaitegiak esan duena, artatu duten profesionalek ondo frogatutzat eman dutena, eta, zer esanik ez, biktimak kontatu duena. 12 urte zituela lapurtu zioten xalotasuna bulego itxi batean. Orain, Gazteluetan, bulegoetako ateetan leihotxoak jarriko omen dituzte, kanpotik garbi ikus dadin barruan zer gertatzen den. Kristal eta guzti, ikusi gabe jarraituko dute. Itsurik txarrena, ikusi nahi ez duena baita. Lehendabizi birrindu egin zuen irakasle batek eta, orain, eskolak ez dio lurretik altxatzen uzten. Sinistua izatea baita biktima batek sendatzen hasteko behar duen lehen urratsa. Naftalina kiratsa Elizaren gortina eleganteen artean.