NORBANAKOAREN ABERASTASUNA, DENONA?
Adam Smith kapitalismoaren aita pontekoetakoak zioenez, gizakiak bere helburuak iristeko izan behar duen muga bakarra bere gaitasuna da. Horrela, gizabanakoak ez ezik, multzoak ere irabazten du. Hau da, baten aberastasuna denen aberastasuna da. Beharbada, benetan sinisten zuen. Edo bere teoriaren garapena bezain zuri eta bihozgabea zen?
Gaur hasi da Euskal Herrian munduko herrialde aberatsenen ordezkarien bilera. Gaitasun handiko jendea. Munduak ez du arazo larririk falta eta gaitasun handiko jendea behar du. Jende hori da, ordea, munduaren arazorik handiena. Beren interes ekonomiko eta militarrak lehenetsiko dituzte. Hobeto esanda, beren gaitasuna interes horiek defenditzeko erabiliko dute, ez baitute beste interesik. Sinetsi behar al dugu horien aberastasuna munduaren aberastasuna dela? Horren lañoak gara? Edo horren zuriak? Xabier Izaga