OCT. 09 2021 IKUSMIRA ERRUSIAN EZ DA GIRO PANDEMIAREKIN ALEXANDER NEMENOV | AFP Dabid Lazkanoiturburu Mundua, eta batez ere Mendebaldea, covid-19aren eraginpean lur jota zegoenean, Errusiak pandemia urte nahiko lasaia igaro zuen 2020an. Urte hasieran ere benetan harro zegoen Vladimir Putinen Gobernua Sputnik txertoarekin; pentsa, txerto errusiarra mundu osoaren esku uzteko prest ere azaldu zen. Egun, ordea, buru makur ez bada, isilik behintzat badira errusiar agintariak delta aldaera herritarren artean nola zabaltzen ari den ikusita. Egunero mila errusiar inguru hil eta 30.000 gaixotzen dira, iaz baino hiru aldiz kasu gehiago. Jendeak, gainera, ez du txertatzeko asmorik agertzen, mesfidantzagatik edo dena delakoagatik. Errusiarren %30ek baino ez dituzte txertoaren bi dosiak hartu. Bien bitartean, dagoeneko ia 8 milioi errusiar kutsatu dira eta 215.000 inguru hil. Estatistikek, gainera, heriotzak hirukoizten ari direla diote. Mendebaldeko Europan egoera lasaiagoa dela ikusita, agian AEBetako txertatu gabeko, hildako eta kutsatu kopuru oso altuek kontsolamendu gisa balioko diote Kremlinari. Etsaiaren kaltea, norberarentzat aringarri...