Juantxo EGAÑA

1962ko negu hotza Gasteizen

FEDERICO AROZENA ETA GREGORIO QUEREJAZU. Foto ARQUÉ. Gasteizko Udal Artxiboa
FEDERICO AROZENA ETA GREGORIO QUEREJAZU. Foto ARQUÉ. Gasteizko Udal Artxiboa

1962ko negua mende hartako hotzenetako bat izan zen, prentsak jasotzen zuenez. Errepideetan mozketak izan ziren, eta banaketa arazoak behar handiko elikagaietan. Gasteizen, abenduaren amaiera aldera, tenperaturak zeropeko 21era iritsi ziren. Gabon haietako elurte baten une bat jasotzen du argazkiak. Federico Arozena eta Gregorio Querejazu argazkilari gasteiztarrek osatutako tandemak hartu zuen irudia. Argazkiak euren abizenen inizialekin sinatzen zituzten: ARQUÉ. Gasteizko Dato kalean ateratako argazkiaren erdian, udaltzaina gabonsariaz inguratuta dago. Argazkiaren ezkerrean, desagertuta dagoen Banco de Vitoria ikusten da, eta eskuinean, Buesa lurrin-denda eta Goya gozotegia, besteak beste.