GAUR8 - mila leiho zabalik

Santa Kruz «guardia beltzarekin», Konarzewskiren begian

LADISLAS KONARZEWSKI. MUNOA FUNTSA. KUTXATEKA

Aurten 150 urte beteko dira II. Karlistaldia hasi zela. Ladislas Konarzewski (1823-1895) argazkilari poloniarrak, Donibane Lohizunen bizi zenak, ondoren gatazka beliko honen argazkirik ezagunena izan zen hori betikotu zuen, 1873ko apirilaren 8an Berako (Nafarroa) baratze batean egina, Santa Kruz apaiza abiatu zenekoa, hain zuzen. “La Ilustración española y americana” aldizkariak bere 19. zenbakian erreproduzitu zuen 1873ko maiatzaren 16an. Pio Barojak honako hau idatzi zuen Konarzewskiri eta haren argazkiei buruz: «Buru motari buruz bere argazkien arabera eman daiteke iritzia. Argazki horietako batzuk Donibane Lohizuneko argazkilari batek egin zituen, Ladislas Konarzewskik; haren etxeak oraindik han dirau. Duela urte batzuk poloniar hori ikustera joan nintzen ni, eta galdetu nion ea karlisten argazkietako klixeak gordeta zeuzkan, baina ez zeuzkan. (...) Erretratuen artean badago Konarzewskiren bat, duela egun batzuk astekari batek argitaratu duena; bertan, bakarrik dago buruzagia; beste bat, Tolosako bikarioarekin eta Oriokoa dela uste dudan beste apaiz batekin dagoena. Bi erretratu horietan jarduneko burua dago, laneko jantziarekin eta bizar luzearekin. (...) Taldeko bi argazkietatik bat Santa Kruzena da, bere guardia beltzarekin ageri dena eta Berako baratze batean egina dagoena; bestea, inguruan bere buruzagi nagusiak dituena, berriz, Donibane Lohizunen egina da, Konarzewski etxean».