GAUR8 - mila leiho zabalik

EMAKUMEAK KARTA JOKOAN

EULALIA ABAITUA. EUSKAL MUSEOA. BILBO

Ez da ohiko irudia: emakumea baserrian normalean seme-alabekin jarrita erretratatzen zuten, edo hainbat lan egiten, hala nola laiatzen, baratzean, ganadua zaintzen, baserriko produktuak merkatuan saltzen edo arropa garbitegietan edo erreketan garbitzen. Argazki honetan emakumeak Eulalia Abaituaren (1853-1943) aurrean jarri dira igande arratsalde batean, baserriko atean karta partida bat jokatzen, atseden une bat. Eulalia Abaitua bilbotarrak, Zeanurin (Bizkaia) 1900eko hartualdi honen egileak, irudi honekin eta antzeko beste batzuekin, beti kartetan gizonak agertzen diren topiko fotografikoa hautsi zuen, urteetan zehar errepikatu diren argazkiak eta hedabide askok oraindik errepikatzen dituztenak. Baserri munduaren irudia izan eta itxura tradizionala izan dezakeen arren, ez da hainbestekoa bere edukiari dagokionez, bere garaia gainditzen baitu.