GAUR8 - mila leiho zabalik

1913KO MAIATZAREN LEHENA BILBON ETA DONOSTIAN


1913ko Maiatzaren 1a zela eta, langileen elkarteek hainbat batzar, mitin eta manifestaziotara deitu zuten Donostian eta Bilbon. Mitinak eta batzarrak amaitu ondoren, manifestazioan parte hartu zutenek, “Internazionala” abestuz, Donostiako eta Bilboko gobernu zibiletara jo zuten, eta bertan beren aldarrikapenak jasotzen zituen idazki bat eman zuten, besteak beste, honako hauek eskatuz: zortzi orduko lanaldia, aurrekontu militarraren murrizketa, Afrikan ez esku hartzea, klase proletarioen egoera hobetzeko gizarte-lege berriak eta jurisdikzioen legea indargabetzea (2. artikuluan honela baitzioen: «Hitzez, idatziz, inprenta, grabatu, estanpa, alegoria, karikatura, zeinu, oihu edo aipamen bidez nazioa, haren bandera, ereserki nazionala edo haren irudikapenaren beste ikur bat laidoztatzen dutenei espetxealdi zentzatzailea ezarriko zaie...»). Goiko irudian, Donostia zeharkatu zuen manifestazioa eta une batzuk lehenago Garibai kalean zegoen Circo antzokian eginda mitina ageri dira. Beheko irudian, Maiatzaren 1ean Bilboko Harrobi plazan egindako manifestazioa eta ondorengo mitina.