APR. 30 2022 IKUSMIRA LE PEN, LAUGARRENEAN BAI, ALA AGUR? Dabid Lazkanoiturburu Dena ez zuen alde, baina inoiz ez ditu izan hain eskura Eliseoko giltzak. Jean-Marie Le Pen bere aita erail zuen, Ediporen konplexu negatiboa balu bezala, eta alderdiaren izena aldatzeraino iritsi zen. Front National zenari –orain Rassemblement National– izena aldatu zion. Ordurako bi aldiz aurkeztua zuen bere burua Frantziako hauteskunde presidentzialetan. Lehenean, 2012an, bozen %17,90 lortu zuen Le Pen alabak, bigarren itzulira iristeko adina ez. Handik bost urtera, bai, Emmanuel Macronen aurka zuzenean lehiatzea lortu zuen botoen %21,30rekin. Bigarren itzulian, ordea, %34rekin konformatu behar izan zuen. Ordutik hona, alderdiaren izena aldatzea nahikoa ez, eta bere mezu ultra arintzen saiatu izan da (dédiaboliser frantsesez), bere senar ohia den Louis Aliotek Perpignan (Catalunya Nord) hirian duen alkatetza eredutzat hartuz. Baina, azkenean, lehen itzulia gainditu ondoren, eta bigarrenean %41,3 lortuta, ataurretik urrun samar geratu da. Bere esperantza legebiltzarrerako ekaineko bozak irabazi eta lehen ministra bihurtzea da, Macronen presidentetza oztopatuz. Laugarrenean lortuko du? Edo bere aukerak agortu dira? Agur «Marie», ala «à tout à ll'heure»? Dabid Lazkanoiturburu