GAUR8 - mila leiho zabalik
BEHATXULOTIK

Toribio Alzaga, Donostiako Antzoki Zaharrean


Donostiako Udalak Euskal Deklamazio Akademia jarri zuen abian 1915ean, euskarazko antzerkiari laguntzeko. Avelino Barriola zinegotzi eta antzerki lanen egilea izan zen ekimen haren sustatzailea. Akademiako lehen zuzendaria Toribio Alzaga (1861-1941) izan zen, 30 lan baino gehiago idatzi eta itzuli zituen antzerkigilea. Halaber, hiru opera idatzi zituen, eta horietako bi, “Txantxon Piperri” eta “Anboto”, Buenaventura Zapirain konpositore lekeitiarrak musikatu zituen. Euskal Deklamazio Akademia euskal antzerki eskola bihurtu zen. Toribio Alzaga “Euskal-erria” aldizkariko zuzendaria eta euskaltzain osoa ere izan zen. Frankistak Donostian sartu zirenean, Euskal Deklamazio Akademia itxi eta haren zuzendari Toribio Alzaga Ondarretan espetxeratu zuten. Argazkian, Toribio Alzaga agertzen da, erdian, 1916ko abenduaren 21ean Euskal Deklamazio Akademiako kide batzuekin Donostiako Antzoki Zaharraren kanpoaldean, Katalina Eleizegiren "Garbiñe" obra antzeztu aurretik. Antzezlanak kritika onak jaso zituen, eta garaiko prentsak azaldu zuenez, publikoaren artean zegoen egileak agertokira igo behar izan zuen amaieran, ikusleek behin eta berriz txalotzen baitzuten.