JUN. 02 2023 Duboscq familia, 1902an, Joantho gazteluan Duboscq familia, 1902an, Joantho gazteluan (Antoine DUBOSCQ) Juantxo EGAÑA Duela gutxi, 100 urte baino gehiagoz armairu batean gordeta egon den argazki-funts bat ikusi dut, Joantho gazteluan kokatutako Duboscq familiarena, hain zuzen ere. Joantho d'Aroue familiak eraiki zuen XVIII. mendean, Zuberoako Arüe-Ithorrotze-Olhaibi herrian. Argazki-funtsa 1899 eta 1920 urte bitarteko beirazko 600 plaka negatibok osatzen dute. Data horien artean, argazkirik ez duten lapsus batzuk daude; I. Mundu Gerran, adibidez. Senideek emandako informazioetan oinarrituta, argazkien egilea Antoine Duboscq notarioa izan zen. Argazki gehienak bere familiari eta lagunei atera zizkien Joantho gazteluko barnealde eta lorategietan, eta beste asko, Europako hainbat herrialdetara egin zituen bidaietan. Artikulua ilustratzen duen 1902ko argazkian bere semeetako bi agertzen dira lorategietan jolasean. Claude Duboscq musikagile eta konpositore ezaguna izan zen Antoineren semeetako bat, eta haren bilobetako bat Franz Duboscq Arüe-Ithorrotze-Olhaibiko alkatea izan zen 1953 eta 1994 artean eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko lehendakaria 1976 eta 1985 artean.