GAUR8 - mila leiho zabalik

Jesus Elosegiren argazkia, 1966an Azkaraten

(JESUS ELOSEGI. ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA.)

Jesus Elosegi tolosarra zen, eta 1932an ingeniaritza ikasketak uztea erabaki zuen, argazkilaritzan profesionalki aritzeko. 1936ko gerran, Tolosan zuen etxea utzi behar izan zuen, frankistek eragindako errepresioaren ondorioz: bere estudioa suntsitu zuten. Hasiera batean, Saran, Lapurdin, aurkitu zuen babesa familiarekin batera. Denbora horretan, Eresoinkaren parte izan zen eta Europako hainbat hiriburutan egindako birako irudiak hartu zituen. Jose Antonio Agirre lehendakariari argazkiak ateratzeko aukera ere izan zuen Le Belloyko egonaldian. Hala ere, 1940an itzuli zenean, atxilotu eta Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparruan zegoen langile-batailoi batera bidali zuten, eta han, hamar hilabetez egon zen kartzelan. Bere argazkiek batez ere kulturaren mundua, kirola, natur zientziak, mendira egindako txangoak eta erbesteko une batzuk islatu zituzten. 1947an, Aranzadi Zientzia Elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Artikulu hau ilustratzen duen irudia 1966an hartu zuen Azkaraten, Nafarroako Balerdi mendiaren magalean dagoen herrian. “Joxe Mari” ikusten da, bere laborantza-lanabesekin, Bikoetxe baserrian.