Ainara Lertxundi
GARAren edizio taldeko kidea / Miembro del equipo de edición de GARA
IKUSMIRA

«Akaba itzazue!», nikki haleyren mezua israeli

(Hashem ZIM | EUROPA PRESS)

«Akaba itzazue! Ameriketako Estatu Batuek Israel maite dute. Betiko, Nikki Haley». Horixe idatzi zuen M795 misil baten gainean, Libanorekin mugan zegoen Israelgo Armadaren aginte-postu bat bisitatu zuenean. Haley AEBetako enbaxadore izan zen Nazio Batuetan, eta presidentetzarako Alderdi Errepublikanoaren hautagaia ere izan da. Argazkia Danny Danon legebiltzarkide israeldarrak zabaldu zuen sare sozialetan. «Hau da nire lagunak idatzi zuena», adierazi zuen. Haleyk misilaren argazkia publikatu ez zuen arren, egin zituen adierazpenetan «AEBak Israelen alde» daudela berretsi zuen. «Momentu honetan, Israel AEBen etsaien kontra borrokatzen ari da. Ez gelditu garaipena lortu arte», nabarmendu zuen.

Mezu hori Rafahko sarraskiaren ostean idatzi zuen. “The New York Times” egunkariaren eta CNN katearen arabera, desplazatuen kontrako aire erasoan -Israelek «zona segurua» izendatu zuen eremuan- AEBetan fabrikatutako bonbak erabili zituen Armada israeldarrak. Jada ez dago ospitalerik Rafahn.