Naiz.info
Donostia

Otegi: «Bakearen etsaien blokeo saiakerei urrats berriekin erantzungo diegu»

Elgoibarren.net astekariari eskainitako elkarrizketan, Arnaldo Otegik independentziaren hautua berresten du, «euskaldunok orain eta etorkizunean askoz hobeto bizitzeko».

Elgoibarren.net astekariak Arnaldo Otegirekin elkarrizketa kaleratu du, Auzitegi Gorenak kasazio helegitearen inguruan emandako epaiaren berri jakin eta astebetera egindakoa.

Bertan, egungo egoera politikoaz eta ‘Bateragune auziko’ epaiaz mintzo da politikari independentista.

Bere iritziz, «Espainiako tribunalek euskaldunak epaitzen gaituztenean kriterio politikoak erabiltzen dituzte sententzia idazteko orduan, eta ez irizpide juridikoak».

Otegik «oso gertutik» jarraitzen du Euskal Herrian irekitako aro politiko berria, eta bere hautua independentzia dela berresten du. Independentzia, «euskaldunok orain eta etorkizunean askoz hobeto bizitzeko».

Hemendik aurrerako pausuak zeintzuk izango diren galderari erantzunez, Elgoibarko politikariak dio «bakearen etsaien blokeo saiakerei guk urrats berriekin erantzungo diegula».