Enplegu Ministerio espainolak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 208.477 pertsona zeuden lanik gabe abuztuan, aurreko hilabetean baino 1.929 gehiago.
Nafarroa da langabeziak behera egin duen herrialde bakarra. Abuztuan uztailean baino 435 langabe gutxiago zenbatu ziren; guztira, 48.352 zeuden. Langabezia tasak zertxobait jaitsi da, %0,89.
Araban 25.469 pertsona zeuden lanik gabe abuztuan, aurreko hilean baino 653 gehiago. Langabezia tasa %2,63 hazi da.
Bizkaian langabeziak %1,15 egin du gora. Guztira 89.911 langabe zeuden, uztailean baino 1.026 gehiago.
Azkenik, Gipuzkoan 635 langabe gehiago zeuden (+%1,44); guztira, 44.745.
Urte arteko eboluzioari erreparatuta, langabeziaren datuak ez dira onak. Nafarroan %16,77 hazi da; Araban, %16,53; Bizkaian, %14,11 eta Gipuzkoan, %11,63.
4,6 milioi Estatu espainolean
Estatu espainolean ere langabeziak gora egin du. Abuztuan 38.179 pertsona gehiago zeuden lanik gabe, guztira 4.625.634.