Ateak Ireki webguneak berri eman duenez, hainbat lagunek protesta ekintza sinbolikoa burutu dute Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren atarian, Estrasburgon.
Pilotariak izeneko kolektiboak, pilotariz jantzita, euskal preso politiko adina gomazko pilota jaurti dituzte auzitegiaren atarian, trikitixaren doinuek alaituta. 613 pilotak botata, auzitegiko langileetako bati hainbat pilota eman dizkiote.
«Pilota Europaren teilatuan ere badago», aldarrikatu dute.
Poliziaren hainbat furgoneta gerturatu dira eta tarte batean ekintza burutu duten lagunekin hitz egin ondoren, alde egiten utzi diete, identifikatu ere egin gabe. Euskal Herrira bidean dira dagoeneko «pilotariak».

Basque Country
La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA

Basque Country
Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz

Basque Country
Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Basque Country
Gernika recuerda el «atroz» bombardeo de 1937 e insta a Italia a admitir su responsabilidad

Economy