Azpeitiko Corrugados enpresako langileek asteazkenean jakinarazi zuten gaur itzuliko zirela lanera, sei hilabete greban egin ondoren, negoziazioari bide emateko.
7.30ak pasata Azpeitiko plazatik abiatu dira lantegira, eta 8.00ak baino lehenago iritsi dira. Sartu eta minutu gutxira, ordea, berriro atera dira kalera, urtarrilaren 15era arte oporrak eman dizkietela jakin bezain pronto, Uztarria.com atariak jaso duenez.
Enpresa batzordeko LABeko Esteban Camposek eta ELAko Imanol Arrojeriak langileei esan dietenez, enpresaren jabeetako inor ez da agertu azalpenak ematera. Behargin gutxi batzuk gaur bertan hasiko dira lanean, administrazio eta mantentze-lanak egiteko.
Zuzendaritza bilera antolatzen ari da datorren asterako enpresa batzordearekin.
Music
«Es necesario cambiar la percepción que los jóvenes tienen sobre los coros»
World
Aprovechar la red para seguir tejiendo la solidaridad vasca con el Sahara
Basque Country
Asociaciones memorialistas recurren contra el Ayuntamiento en favor de demoler Los Caídos
Basque Country
Fallece el navarro Ricardo Insausti, referencia mundial en la lucha contra el Alzhéimer
Music