Aralarrek prentsaurrekoa eman du Donostian erabakitzeko eskubidearen inguruan Europan garatzen ari diren prozesuen inguruko bere hausnarketari buruz. Dani Maeztu Aralarreko koordinatzaileordeak eta Rebeka Ubera antolaketa idazkariak «babes osoa» agertu diote ERC alderdiari gai horren inguruan Katalunian burutzen ari diren ekimenengatik.
Beren aburuz, Katalunian jazotzen ari diren gertakariek eragin zuzena izango dute Euskal Herriarengan eta prozesua «arretaz begiratzearen» alde agertu da.
«Gaizkiesanen eta gezurren bitartez Espainiako Estatuko aparatuak prozesu hori oztopatzeko ahalegina egiten ari direnean, Euskal Herriko indar politiko guztiei eskatu beharrean gara Katalunian egiten ari diren ahalegina babes dezatela», adierazi dute.
Era berean, erabakitzeko eskubidearen inguruan «argi eta zehaztasunez» hitz egiteko unea dela azpimarratu dute, «mezu kriptiko eta ilunak» alde batera utzita.
Aralarren ustez, Nafarroako eta EAEko autonomia estatutoetan erabakitzeko eskubidea «espreski aitortua» egon beharko litzateke, «bi testu legal horiek modernizatzeko eta eguneratzeko modu bakarra baita giza eskubide kolektibo hori jasotzea».
«Status politiko horretan egiten den edozein aldaketa egungo egoera politikotik abiatu behar da eta bere legitimazio demokratikoa herritarrek egonkortutzat ematen dituen erabakitzeko hiru eremuetan oinarritu behar da da, hau da, Iparraldea, EAE eta Nafarroa», nabarmendu dute.
![Capdevielle-iriart](/media/asset_publics/resources/001/133/111/article_thumb_horizontal/capdevielle-iriart.jpg)
Etchegaray anuncia que votará por la candidata del Nuevo Frente Popular
![Plaza-toros](/media/asset_publics/resources/000/924/147/article_thumb_horizontal/plaza-toros.jpg)
La peña Sanduzelai denuncia que la Policía española le amenazó con una multa de un millón
![Neandertales1](/media/asset_publics/resources/001/133/450/article_thumb_horizontal/neandertales1.jpg)
La evolución de los neandertales durante 150.000 años en Euskal Herria
![Frame_txupinazo](/media/asset_publics/resources/001/133/678/article_thumb_horizontal/frame_txupinazo.png)
La lluvia respeta el multitudinario Txupinazo lanzado por Duguna
![15_encierro07](/media/asset_publics/resources/001/133/861/article_thumb_horizontal/15_encierro07.jpg)