![Paxkal Indo, Seaskako presidentea, debekuari erantzuteko manifestazioa iragartzeko burututako agerraldian. (Gaizka IROZ)](/media/asset_publics/resources/000/018/553/article_main_landscape/20130128_indo.jpg)
Seaskako ordezkariek agerrladia egin dute, Baionako suprefetaren gutunari erantzuteko manifestazioa iragartzeko. Mobilizazioa larunbat honetan izango da, Hendaian, arratsaldeko bostetan, tren geltoki ingurutik.
Agerraldian izan dira, besteak beste, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria, Sandra Dachary Hendaiako ikastolako presidentea, Paxkal Indo Seaskako presidentea eta Battista Sallaverry, Hendaiako auzapeza.
Gutun horren bitartez, suprefetak Hendaiako Herriko Etxeari ikastola diruz laguntzeko debekua ezarri dio, 1850. urteko Falloux legea argudio hartuta. Arau horren arabera, eskola pribatuei ezin zaie diru publikorik eman ezta eraikin publikorik utzi.
«Gerla deklarazio» honen aurrean, ikastolen aurka ez egiteko eskatu nahi diote suprefetari.
Gainera, nabarmendu dutenez, arazoa are larriagoa da, Seaskak dituen 30 zentroetatik 25 arriskuan egongo liratekeelako, era batean edo bestean jasotzen dutelako Udalen laguntza.
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)