![Udalbiltzako ordezkariak, Iruñean eginiko agerraldian. (Lander FDEZ. ARROIABE/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/022/584/article_main_landscape/20130325_udalbiltza.jpg)
Udalbiltzaren ordezkaritza batek, Mertxe Aizpurua presidentea buru zela, agerraldia egin du Iruñean, martxoaren 31an hiri horretan bertan ospatuko den Aberri Egunean euskal instituzio nazionalak plazaratuko duen adierazpena plazaratzeko.
Igandeko zitarako, 2000. urtean Udalbiltzak eginiko adierazpena bere osotasunean hartu dutela azaldu dute. 1999ko irailean sortu zen Udalbiltza eta, ondorioz, erakunde nazionalaren Aberri Eguneko lehen adierazpena izan zen 2000ko hura.
«Egokia iruditu zaigu gaur egunera, 13 urtera, ekarri eta zabaltzea, oinarri eta filosofia beraiei eusten diegulako».
Aurrerantzean, Udalbiltza berrantolatua «gehiago gorpuztu» nahi dutela adierazi dute. Egun dauden 1.276 hautetsien kopurua areagotu nahi dute eta, horretarako, atxikimendurik eman ez dutenak gonbidatu dituzte. Udalbiltza.info webgunean dago izena emateko aukera.
Euskal instituzioak bere bidea «beti Euskal Herriko eragileekin elkarlanean» egingo duela nabarmendu dute eta, hala, jakinarazi dute Gizarte Kontseilua eratzeko pausoak ematen hasiak direla.
Ondorioz, Euskal Herria eraikitzeko konpromisoa dutela berretsi dute, eta gaineratu hori aldarrikatuko dutela aurtengo Aberri Egunean. Egun horretarako «euskal nazioaren alde» antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia ere egin dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)