Euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurrien aurka, Xabier Lopez Peñarekin gertatutakoa berriro gerta ez dadin eskatzeko eta larunbatean Bilbon egingo den manifestazioari azken bultzada bat emateko elkarretaratzeak egiten ari dira Euskal Herrian Herrira mugimenduak deituta.
Zazpi herrialdeetako hiriburuetan deitutako protestez gain, beste hainbat herritan ere ekimenak antolatu dira.
Donostian eta Bilbon 12.00etan egin dute elkarretaratzea, Udaletxe aurrean.
Iruñean, aldiz, 11.30ean bildu dira, Udaletxeko plazan. Gasteizen, aldiz, 13.00etan elkartu dira Andra Mari Zuriaren plazan.
Arratsalderako ere deitu dituzte mobilizazioak. Sopelan, 20.00etan; Baionan, 19.00etan; Donapaleun, 18.00etan; Maulen, 18.30ean; Donibane Garazin, 19.00etan; eta Donibane Lohitzunen; 19.00etan.