Naiz.info
Legorreta

Birziklatze tasa bikoiztu egin da hiru astetan Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon

Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon hiru aste igaro dira atez ateko bilketa sistema abian jarri zenetik eta denbora horretan birziklatze tasa bikoiztu egin da.

Martxoaren 21ean Zaldibian hartutako irudia, atez ateko sistema berriarekin. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Martxoaren 21ean Zaldibian hartutako irudia, atez ateko sistema berriarekin. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Sasietako Mankomunitateak eman du zifren berri. Legorretan %33 birziklatzetik %72ra igaro dira azken hiru asteetan. Zaldibian, bere aldetik, %34tik %78ra. Itsasondon bildu da daturik esanguratsuena: birziklatze tasa %83raino heldu da.

Sasietako presidente Azeari Andonegik esan du sistema berriarekin argi erakusten dela denbora gutxian %80ko birziklapen tasa lortzea posible dela.

«Sortzen dugun hondakin kopuruari irtenbide bat ematen saiatzen ari gara, eredu sostengarri batean oinarrituz, eta gure lanak bere fruitua eman du», adierazi du.