NAIZ.INFO
BILBO

Orpazurda «erabat» hautsita, aste honetan egingo diote ebakuntza Berasaluze II.ri

Pasa den igandean Binanako txapelketako finala jokatzen ari zela orpazurda hautsi ostean, ostegun edo ostiral honetan egingo diote ebakuntza Berasaluze II.ari. Lehen estimazioen arabera, sei hilabete beharko ditu lesioa gainditzeko.

Orpazurda hautsi zuen Berasaluze II.ak Binakako txapelketaren finalean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Orpazurda hautsi zuen Berasaluze II.ak Binakako txapelketaren finalean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Asegarcek jakinarazi duenez, ostegun edo ostiral honetan egingo diote ebakuntza Pablo Berasaluzeri, pasa den igandean Binakako txapelketaren finalean orpazurda hautsi baitzuen.

Ez da beharrezkoa izan aurrelariari ekografia egitea ebakuntza-gelatik pasa behar duela erabakitzeko. Ebakuntza egin eta 20 egunera ekingo dio errehabilitazioari eta, lehen estimazioen arabera, sei hilabete egon beharko du pilotan egin gabe.

Berasaluze II.a finaletik kanpo geratu zela eta, Irujo eta Zabaleta izan dira aurtengo txapelketaren irabazleak.