Urtero legez, banatu ditu aurtengoan ere Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina EHGAM elkarteak. Lehenak askapen sexualaren prozesuan nolabait lagundu dutenak saritzen ditu, bigarrenak, aldiz, gay eta lesbianen eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituztenak agerian uztea du helburu.
Arartekoari eman dio elkarteak aurtengoan Urrezko Hirukua, «afektibitate/sexualitatearen eta sexu-eskubideen arloan egiten duen lanagatik». Hezkuntza eremuan eginiko lana goraipatu du batik bat, Rainbow proiektua bereziki aipatuz.
Trapuzko Espartina, aldiz, Lakuako Gobernuarentzat izango da, «Irango enbaxadorea ohore guztiekin hartzeagatik, gizarte-politikaren eremuan diru-laguntzak izugarri murrizteagatik...». Baina, batez ere, Hezkuntza Sailak «ez duelako bermatzen jakin ume, nerabe eta gazteel berdintasunaren eta sexualitate-afektibitatearen eremuetan jaso beharko luketen heziera».