![Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko presidentea. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/034/979/article_main_landscape/20130928_tellitu.jpg)
Ikasturteari ofizialki hasiera emateko Andoainen egindako ekitaldian, Euskal Curriculuma garatzeko beharra azpimarratu du Tellituk, eta euskal Hezkuntza Lege bat aldarrikatu.
«Batak bestea behar du, derrigor. Uste dugu, gainera, egitasmo horrek ezin duela atzerapenik izan», adierazi du Ikastolen Elkarteko presidenteak. Azaldu duenez, «une erabakigarria da hau, eta zapuzten uzten badugu, ondorioak oso kaltegarriak izan daitezke».
Telliturekin batera, Cristina Uriarte Lakuako Hezkuntza Sailburua edota Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan dira, besteak beste.
Ikastolen elkarteak, gainera, datorren urriaren 12an Bilbon LOMCE legearen aurka egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du, eta lege horren «eragin negatiboak» ekiditeko neurriak eskatu ditu.
«Espainiako Gobernuari erakutsi behar diogu ez dugula onartzen inposatutako hezkuntza erreforma atzerakoi eta doktrinatzailea», azpimarratu du Tellituk.
Ekitaldi berean Uriarte sailburuak esan du Gobernu espainolak proposatutako erreformak ez diela balio eta «euskal hezkuntza komunitateak bere bidea egin» behar duela gaineratu. Euskal Hezkuntza Legea onartzeko prozesua abian jarri dutela nabarmendu du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)