NAIZ.INFO
DONOSTIA

Auziaren «motibazio politikoa» agerian utzi dute gaur epaitzen hasi diren 25 donostiarrek

2009ko hauteskunde autonomikoetan ezker abertzalearen legez kanporatzea salatu eta bozetan parte hartzeko eskubidea aldarrikatzeagatik, 25 donostiar epaitzen hasi dira ostiral honetan Donostian eta fiskalaren galderei uko egin diote, auziaren «motibazio politikoa» argudiatuta.

Hamarka lagunek elkarretaratzea egin dute epaitegi aurrean, auzipetuei babesa adierazteko. (NAIZ.INFO)
Hamarka lagunek elkarretaratzea egin dute epaitegi aurrean, auzipetuei babesa adierazteko. (NAIZ.INFO)

Ostiral honetatik aurrera epaitzen hasi diren 25 donostiarrei hauteskunde delitua egozten die fiskalak, eta horietako batzuei desobedientzia ere.

Aurreneko saioan, Fiskaltzaren galderak erantzuteari uko egin diote eta auziaren motibazio politikoa aldarrikatu dute.

Epaiketa hasi baino lehen, hamarka lagunek elkarretaratzea burutu dute epaitegi aurrean, auzia salatu eta auziperatuei babesa adierazteko.

2009ko Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezker abertzalearen legez kanporaketa salatzeagatik abiatutako epaiketaren hurrengo saioa astelehenean egingo dute. Egun horretan bertan, gazte mugimenduaren aurkako epaiketa hasiko da Madrilen. 40 auziperatu daude sumari horretan, tartean sei donostiar.

Hori dela-eta, bi epaiketok salatzeko, elkarretaratzea egingo dute astelehenean, 19.30ean, Egia kalean. Aldi berean, urriaren 19an Katalunia plazan ekitaldia egingo dutela jakinarazi dute, datozen hilabeteotan egingo duten lanaren berri emateko.