Carlos Saez de Egilazek joan zen ostiralean bete zuen Estatu frantsesean ezarri zioten kartzela zigorra. Saint Martin de Re-ko kartzelan zegoen. Aske utzi beharrean, ordea, Gradignango espetxera (maison d'ârret) eraman zuten.
Duela bi urte estraditatu zuten beasaindarra Estatu espainolera eta bost hilabete kartzelan igaro ondoren epaitu eta estradizio eskaera artxibatu egin zuten.
Hori baieztatzen duen agiria, ordea, ez dute garaiz igorri Estatu frantsesera eta Gradignaneko espetxean daukate, preso. Tramite burokratikoak egin eta epaileak askatasuna sinatu bitartean ez dute Estatu espainolera kanporatuko.
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Basque Country
«Si a mi mujer le llega a patear un ultra habrían salido todos en tromba a condenar»
Basque Country
Fallece Koldo Anza, hermano de Jon Anza y extrabajador de la Real
Basque Country
La jueza logra más imágenes y reclama identificar a los ertzainas en el caso de Amaya Zabarte
Basque Country