NAIZ.INFO
DONOSTIA

Urkullu, EAJ, PSE eta ezker abertzalearekin bilduko da Jonathan Powell

Jonathan Powell Euskal Herrian da gaur eta bilerak egingo ditu hainbat alderdi eta erakundetako ordezkariekin. Iñigo Urkullu lehendakaria, EAJ, PSE eta ezker abertzalearekin elkartuko da, besteak beste.

Jonathan Powell, Loiuko aireportuan, gaur. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Jonathan Powell, Loiuko aireportuan, gaur. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Tony Blair britainiar lehen ministro zenaren kabinete buru izandakoa Euskal Herrian da, hainbat alderdi, erakunde eta eragilerekin biltzeko. 15.00ak aldera iritsi da Loiuko aireportura.

Donostiako Aieteko jauregian egitekoa zen ekitaldian parte hartzeko asmoarekin etortzekoa zen Powell, eta nahiz eta oraingoz bertan behera geratu den, bisitari eustea erabaki du, ETAk bere armak baliogabetzeko hasi duen prozesuaren ondorioz sortu den egoera aztertzeko.

Iñigo Urkullu lehendakaria, EAJ, ezker abertzalea eta PSErekin bilduko da Powell, besteak beste.