Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako ordezkari diren bost parlamentariok martxa defendatu dute, baita Baiona, Angelu, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Uztaritzeko auzapezek ere. Garazi Baigorri herri elkargoko presidentea eta Arrosako auzapez jeltzalea den Beñat Arrabitek ere atxikimendua adierazi dio manifestazioari.
Philippe Poutou, NPAko Europar haueskundeetarako zerrenda buruak ere bat egin du deialdiarekin, baita bere alderdiko eta Frantziako Alderdi Komunistako hainbat kidek
Lehen sostengu publiko hauen ondoren dei egin diete Euskal Herriko auzapez eta kontseilari guztiei manifestazioarekin bat egin dezaten.
Ekainaren 14an Baionan ‘Giza eskubideak, konponbidea, bakea’ lelopean eginen den mobilizazioan ahalik eta jende gehien biltzeko kanpaina egiten ari dira manifestazioa deitu duten Ipar Euskal Herriko 25 eragile sozial, sindikal eta politikoak.
Arratsaldeko 16.00etan abiatuko da martxa Baionako Lauga gelatik. Dinamika horretan parte hartzen duen Bake Bidea elkarteko hautetsiek bultzaturik, deia luzatu zaie Euskal Herriko auzapez eta kontseilari guztiei mobilizazioa sostenga dezaten.
Hona atxikimenduen zerrenda, osorik:
Sylviane ALAUX, departamenduko diputatu sozialista;
Colette CAPDEVIELLE, departamenduko diputatu sozialista;
Jean LASSALLE, departamenduko MODEMeko diputatua;
Frédérique ESPAGNAC, departamenduko senatari sozialista;
Jean Jacques LASSERRE, departamenduko MODEMeko senataria;
Jean René ETCHEGARAY, Baionako UDIko auzapeza ; Euskal Kosta-Aturriko Hiri Elkargoko lehendakaria;
Claude OLIVE, Angeluko UMPko auzapeza;
Michel VEUNAC, Biarritzeko MODEMeko auzapeza;
Peyuco DUHART, Donibane Lohizuneko UMPko auzapeza, Hego Lapurdiko hiriguneko lehendakaria;
Kotte ECENARRO, Hendaiako auzapez sozialista, kontseilu nagusiko presidenteordea;
Max BRISSON, UMPko kontseilari nagusia;
Alain IRIART, Hiriburuko EH Baiko auzapeza, kontseilari nagusia;
Alice LEICIAGUECAHAR, EELVeko eskualde kontseilaria;
Bruno CARRERE, Uztaritzeko auzapeza;
Beñat ARRABIT, Arrosako auzapez jeltzalea, Garazi Baigorri herri elkargoko presidentea;
Jean-Michel COSCARAT, Baigorriko auzapeza;
Daniel OLCOMENDY, Izurako EH Baiko auzapeza;
Leonie AGUERGARAY, Muskildiko EHbaiko auzapeza;
Ruben GOMEZ, Liginagako auzapeza.