‘Esan, izan eta goza’ lelopean ospatuko den Nafarroa Oinez jaialdiak baditu kantua eta bideoklipa.
Aurtengoan, lehiaketa bidez aukeratu dute abestia eta, aurkeztu ziren 11 taldeen artean, Tafallako Zartako-K taldearen kantuak jarriko dio doinua Nafarroako ikastolen aldeko jaialdiari.
Letra Nuria Abadia Zangozako Ikastolako amak egin du, eta bideokliparen ardura, aldiz, Joseba Jauregik hartu du.
Zangozako Ikastola hirugarren aldiz antolatzen ari da Nafarroa Oinez, eta aurtengoan, urriaren 19an izango da hitzordua.
Aurreko jaialdia antolatuta, Haur Hezkuntzarako eraikin berria egin zuten eta, oraingoan lortutako diruarekin, orduan eskatutako kredituari aurre egiteko helburua dute.
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Basque Country
Gipuzkoak mila urte beteko ditu 2025ean
Basque Country
Asociaciones memorialistas recurren contra el Ayuntamiento en favor de demoler Los Caídos
Basque Country
Fallece el navarro Ricardo Insausti, referencia mundial en la lucha contra el Alzhéimer
Music