![Gure Esku Dago dinamikak Durango eta Iruñea banatzen dituen 123 kilometroak eskuz-esku batuko ditu igandean. (NAIZ.INFO)](/media/asset_publics/resources/000/086/131/article_main_landscape/gizakatea.jpg)
Gain hartuta dagoela ohartarazi du Gure Esku Dagok datorren igandeko giza katerako parte hartzaileen eskaerekin. Internet eta e-posta bidez milaka eta milaka eskakizun jasotzen ari dira azken orduetan. «Izugarria izaten ari da eskaria eta egoerak gain hartu digu», adierazi dute.
Ondorioz, internet bidez datorren iganderako metroa eskuratzeko aplikazioa bertan behera uztea erabaki dute.
Egoera bideratze aldera, ordea, oraindik izenik eman ez dutenei herrietan ezarri diren informazio guneetara jotzeko eskatu diete eta, horrez gain, igandean bertan ibilbidean zehar kilometroz kilometro metroa eskuratzeko aukera ere izango dela jakinarazi dute.
Bestalde, giza katera bertaratzeko dagoeneko 900 autobus bete direla adierazi dute eta, hortaz, gainontzeko herritarrei ahal den neurrian garraio publikoa erabiltzeko deia luzatu diete.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)